Askapenako bost kideen aurkako epaiketa datorren astean hasiko da Madrilen, eta hori dela kausa pasa den astelehenean manifestzio jendetsua egin zuten Iruñeko kaleetan. Horrez gain, Fakun Aznarezek Argentinako Mar de la Platan izandako Emakumeen topagunea izan du hizpide.
Gaztelueta ikastetxeko aferak bazterrak nahastu ditu azken egunotan. Afera iluna eta azkarra, kontuan hartuta Vatikanoak egun gutxi behar izan dituela ikerketa abiatu eta ixteko. Imanol Alvarezen ustez, azkarregi joan da afera, orain Getxoko epaitegian geratu dena. Edozein kasutan, Imanolentzat, larria litzateke akusatua errugabea bada errudun bezala agertzea, baita alderantziz ere […]