Jon Maya dantzariaren deia jaso ondotik, Leire Bilbaok “Klera” proiektuari hitzak jarri dizkio. Lengoaia artistiko ugari batu dituzte: musika, dantza eta ilustrazioa. Testuak Leire Bilbaok egin ditu, musika Maite Larbururena da eta koreografiak Jon Mayak egin ditu. Leire Bilbaorekin aritu gara solasean eta berak kontatu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. Leireren […]
Leire Bilbao
Jabier Muguruzak, Konplizeak bere bakarkako hamabigarren diskorako hautatu zuen Irene, Leire Bilbaoren poema. Elkar diskoetxearekin kaleratutako lanean, Angel Unzu eta Mireia Ozerinjauregi izan zituen taldekide eta poemak akaso doinu ilunago, hitsago, malkotiarragoa iradoki badezake ere, gitarraren erritmoak haserrea, are amorrua ere sentiaraz diezaguke, aurpegiratuz bezala, ez ote zarete ohartzen egunero […]