Bilbo hiria irratiko kultur artefaktua irekiko dugu, gaur bertan Olaia Intziarteren bisita izan dugu Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenetan eta harekin izandako saolaldiaren tartetxo batzuk entzuteko aukera izango dugu jarrain. Olaia Inziarte (Oronoz, Nafarroa) hogeita zazpi urteko abeslari eta kantugile nafarra da. Bakarkako ibilbideari hasiera eman zion Lehengo Lepotikan Burua (2022) diskoarekin, non folk ukituak eta elektronika poparekin nahastu zituen, intimotasuna ardatz edukiz. 2025ean Zerrautsa eta Zura kaleratu ditu: erro bera duten eta natura eta barne-mugimendua ardatz dituzten lanak biak ere. Hauetan, zaurgarritasun propioa gizarte ikuspegi batetik lantzen saiatzen da, unibertso ukigarri bat sortu nahian.
Deskargatu hemen.

