Hamabost kantuz osatua dator Gariren disko berria, Gari & Maldanbera zuzenean 2022, 27 urteko ibilbidea du bakarka, kantu sorta ederra ere badu Garik. Ostiralean Bilbon izango da berriro, oraingoan BBK aretoan, izan ere Arriaga antzokia izan zen disko hau grabatutako lekuetako bat. Autobiografia musikal bat ere badela azaldu du. Gaur guren izan da.
Gaurkoan Josuk, 2022an zendutako teoria ekologisten inguruko bi erreferentziazko gizon ekarri dizkigu hizpidera: James Lovelock eta Bruno Latour. James Lovelock 103 urte zituela hil zen, asmatzaile-sortzailea zen, ibilbide akademiko gutxikoa, baina CFC detektagailuaz gain, GAIA teoriaren sortzaileetakoa izateagatik (bere bikotekide Lynn Margulis-ekin batera), Lurra bere burua erregulatzen duen sistema dela […]