IRRATIA.COM #83: Euskal Herria Kuba clash 2.0

Talka Saioa deskargatzeko HEMEN.

Talka tour 07 hasi ostean, eta Mexiko, Venezuela eta Kubara joan aurretik, gurean izan da Fermin Muguruza. Astelehenean abiatuta, bidaitxartela eskuan duela gure mikrofonoetan izan da bidai musikalaren berri emanez. Tokian tokiko egoeraren lekuko izango da Muguruza, eta itzultzerakoan berriz ere gurekin elkartzekotan da.

Kubara jo dugu guk ere, cubainformacion.tv proiektu berria ezagutu dugu Helena Bengoetxearen eskutik. Telebista, irratia, aldizkaria eta informazioa biltzen dituen blokeo mediatikoaren kontrako ekimena da.

Azkenik, asteon ospatuko den Informatikari Euskaldunen Bilkura 07 (ieb07) izan dugu hizpide, horretarako Gorka Julio Teketen gurera gonbidatuz. Mikroformatuak ere hizpide hartu ditugu, bidenabar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Klaxons, The Whitest boy alive, Supersystem, Royal Canal...

az. Mai 9 , 2007
    Gaurko saioan atzerriko taldeen soinuei dagokiela nu rave etiketarekin ezagun egin zaigun joera musikala izango dugu entzungai Klaxons, The Whitest boy alive edo Supersystem taldeekin. Euskal Herrian, Royal Canal taldearen musika, Leihotikan edo Zea Mays izango ditugu besteak beste. Bukatzeko Grinderman Nick Cave-n azken egitasmoa. On egin! Saioa deskargatu […]

Honekin lotuak