Duela egun batzuk Sahara Mendebaldeko Ausserdeko errefuxiatuguneetan Euskal Herriko 71 gazte izan dira, Alfre Elgezabal EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko komunikazio arduradunak esan duenez. Bertan, beste hainbeste gazte sahararrekin egoteko, hitz egiteko eta entzuteko aukera izan dute eta ondorio batzuk atera dituzte. Hasteko, gazte horien bizitza kalitatea eskasa dela eta horrek berehalako irtenbide politikoa eskatzen duela komentatu du Alfrek. EGKk eta gazte saharar horiek zortzi taller egin dituzte, hasi Genero Perspektibarekin eta bukatu Kulturarekin, Komunikazioa, Astialdia, Osasuna eta beste batzuk ahaztu gabe.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.