George Harrison beatle ohiak kanta bat behar zuen 1988an bere LP berriaren B alderako, eta bi egun besterik ez zeukan kanta hura sortu eta grabatzeko. Hortaz, musikari lagun batzuei dei egin eta arin bai arin kanta bat inprobisatu zuten Los Angelesko estudio txiki batean. Lagun haiek. haatik, ez ziren nolanahikoak, poparen eta rockarren izar handiak baizik: Bob Dylan, Roy Orbison, Tom Pety eta Jeff Lynne. Kanta diskoetxera eraman zuenean, bertako arduradunak txundituak geratu ziren eta berehala proposatu zioten “lagun” haiekin disko oso bat grabatzeko. Bost lagunek eskaintza onartu eta bederatzi egunetan konposatu eta grabatu zituzten diskoa osatuko zuten bederatzi kantak. Horrelaxe sortu zen. Deskargatu nahi baduzu saioa, egin kilk HEMEN.
Next Post
MUSIBLA: Sagarroi, Hot Chip, Aura Urziceanu, Elurretan...
az. Uzt 11 , 2007
Gaurko saioan ez dago hari finkorik, mota askotako musikak bildu ditugu gaurkoan, Hot Chipen musika dantzagarritik hasita Gregor Samsa taldearen rock iluneraino, bitarte horretan Sagarroiren reggae-ska, Aura Urziceanuren Jazz-latin edota Elurretan taldearen pop argitsua topa ditzakezue. Saioa eskargatzeko, egin klik HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla070711.mp3
Honekin lotuak
-
2012/10/09
IBAIZABAL: Sexuazio prozesua
-
2014/02/28
Artayorran #180: Igor Arzuaga,Experience.
-
2011/05/02
SOLAS GIROAN: Pasaiako kanpo portua.
