Gaurko Bilbok Lege Zaharreko Bilbo hiribildua eta Abando, Begoña eta Deustua elizateak biltzen ditu bere baitan. Gaurko saioan lau eremu horien hedadura ezagutuko dugu bakoitzak eduki zituen ermitei bisita eginda. Baseliza horietako batzuk, gaur egungo auzoen izen bihurtu dira, Santutxu edo San Adrian kasu. Hamabost aipatuko dugu eta bakarrak dirau, Pagasarriko bidean dagoen San Roke.
Zinemaldi Fantastikoaren Fanten 23. edizioa martxan dago jada, eta aurtengo ediziorako, nazioarteko 16 film luze jasoko dituen Sekzio Ofizial interesgarria programatu dute. Lehiaketara aurkeztuko diren lanen artean bi euskal film egongo dira lehen aldiz: Roberto Santiagoren La noche del virgen eta Haritz Zubillagaren El ataud de cristal. Justo Ezenarro jaialdiko zuzendarik ekarri dizkigu […]