Denboraldiko akabuko KIROL ESKIROL egin dugu, eta hamaika kirol aztertu eta gero, LESIOAK ditugu zain, kirol-aje ozpina. Oier Gorosabel fisioterapeuta bisitatu dugu eta Ibai Zabala pilotari ohiak gorputzaren des-orekak aztertu ditu. Aerobik irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, Euskal Herria Kirola elkartearen eskutik Markel Fernandez atletaren 400 metroko proban lortutako errekorra eta, […]

Gipuzkuan abiatu dugu saioa, “Guía de montes de Gipuzkoa” liburuaren edizio berritua ekarri digu Hektor Ortegak. Azken hogei urteotan Gipuzkoako mendizaleen artean itzal handia lortu duen klasiko bihurtu da. Iñaki Alcalde Olivaresek eta Txusma Perez Azacetak idatzita, 2000. urtean agertu zen lehenengoz. Oraingoan, Txusma Perez Azacetak igoera guztiak berriro egin […]

Gaurko saioa Nasfarroan abiatu dugu. Euskal Herria Liburuak bildumako alea ekarri digu Hektor Ortegak, “Pueblos de Navarra con encanto”, Liburuan 34 herri agertzen zaizkigu , horien artean ere, denetarik dago. Ebro ibaia hurbiletik begiratzen dioten herriak eta Pirinioetako ibarretakoak, Urumea edo Leitzarango ibar lanbrotsuetan altxatzen direnak eta Aragoa ibaiaren ibilkera […]

1880ko irailean erromesaldi jendetsua egin zuten Begoñara. Deialdiak kolera izurritearen 25. urteurrena ekarri nahi zuen gomutara, kinka larri hartan Ama Birjinaren irudia Bilbora jaitsi eta handik gutxira desagertu zelako gaixotasunaren erasoa. Baina 1880an gizartea osoa aldatuta zegoen. Lehenengoz, erromeriaren aurkako jarrera publiko gogorrak agertu ziren. Eta, lehenengoz Hego Euskal Herrian, […]

Egunotan hirurehun urte dira Bilbon hamasei gizon exekutatu zituztela. Hirurehun urte joan dira eta haien izenak ez dira Bilboko kaleetan inon agertzen. Ekar ditzagun, bada, gomutara, 1718ko matxinadako heroiak. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Gomutan/190116_Gomutan_46.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko istorio ezezagunak bildu ditu Hektor Ortegak Gomutan liburuan. Ortegak izen bereko irrati saioa egiten du Bilbo Hiria irratian, eta liburu honetan, Gomutan saioan jorratutako gaien aukeraketa egin du, Ane Pikazak egindako ilustrazioek lagunduta. Bilboko historian gertatu diren gauzak gomutara ekartzeko ahalegina da, baina atentzioa deitu dioten gaiak edo ezezagunak […]

Bilbo Hiria irratiko GOMUTAN saioa liburu bilakatu da. Urtebetean 40 emanaldi egin ziren istoriook kontatzeko, eta liburu honetan jaso dira, Gomutan, Bilboko historiaren atal  ezezagunak izenpean. Gaur goizean aurkeztu da Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan. Bertatik saio berezia egin dugu, liburuan parte hartu duten hainbat lagun eta ordezkari gure mikrofonoetara ekarriz. Lehenengo […]

Francoren gobernuak errelatoaren gerrari lehentasuna eman zion, batez ere bere barrabaskeriak eta Alemania naziaren eta Italia faxistaren indarren presentzia estaltzeko asmoz. Ildo horretan, gerra turismoa ere antolatu eta sustatu zuten 1938ko udan. Lehenengo ibilbidea Bilbotik igarotzen zen. Bolin kapitainak eratu zuen, Gernika gezurrez bonbardatu zuen gizona. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180613_Gomutan_45.mp3 Deskargatu hemen.

Hamabi apostoluak Ibaizabaleko uretatik atera ziren. Horrela esan genezake, gezurrik esan barik. 1568an, sei hilabeteko epe harrigarrian, Deustuko ontziolek hamabi galeoi-galera ekoitzi zituzten. Ontzi haiei esan zieten hamabi apostoluak. Sasoi hartan Bizkaiko Golkoan zegoen munduko ontzigintzako teknologiarik aurreratuena. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180530_Gomutan%2044.mp3 Deskargatu hemen.

1937ko ekainean Artxanda faxismoaren aurkako azken lubakia bilakatu zen. Ehunka lagun hil ziren Bilbo defendatzen. Gerra garaileek laster batean altxatu zuten mendi gainean haien hildakoen omenezko monumentua, Agirletako gurutzea. 81 urte geroago, Bilboko Udalak eraitsi egingo du. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180515_Gomutan_43.mp3 Deskargatu hemen.