Misteriozaleentzako atala dakargu gaurkoan. Harri zahar-zahar bateko latinezko idazkun ilun bat ikertzen hasiko gara, gaur egun galduta dagoen arren. Eta ildo horretatik tiraka Bilboaldean antzinatean izan bide zen hiriaren lorratzen atzetik joango gara.
Apirilaren 8an ETA erakundearen armagabetzea beteta egongo zela jakin genuen. Larunbatean, aldiz, armagabetzearen inguruko foroa izan zen Biarritzen. Antolakuntzan Bake Bidea eta Bake bideako kide den Anaiz Funosasekin hitz egin dugu gaurko saioan. Interes berezia hartu zuen Biarritzen antolatutako foroak. Bigarren saioan, joan den abenduan Luhuson izaniko operazioak sortutako egoera […]