Aste honetan birpasatuko ditugu bukatu den uda honen berri garrantzitsuenak, Apple eta Google-en mugimendu berriak, zuntz optikoaren garapena, eta nola ez, Santanderreko telekomunikazioen topaketa.
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.
Garilak 26 erromeria talde bizkaitarra 2011. urtean sortu zen. Udan han eta hemen ibili dira zuzenekoak ematen, uda bukaeran irratira gonbidatu ditugu, Euskal Herriko plazen osasunaz eta aurrerantzean dituzten proiektuen inguruan berba egiteko. Plaza taldea izateaz gain kantu sortzaileak ere badira. 2016an beste pauso bat eman zuen taldeak eta kantu […]