Gazteek zientzia eta teknologia ulertzeko dituzten zailtasunekin abiatu gara Paulo Sarriugarterekin solasean, izan ere, azken PISA txostenaren arabera gure gazteek duten maila akademiko apalak kezka sortu du. Herrialde, hizkuntza eta ikasgai guztietan islatu da emaitzen gainbehera orokor eta kezkagarria, Europa osoan. Besteak beste, matematikan igarri da, fisikan ere bai, ondorioz, […]

Aizu aldizkariaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. Azaletik abiatu gara, eta bertan Bera Bera eskubaloi taldeko kapitaina ikusten dugu, izan ere, Maitane Etxeberria elkarrizketatu dute. Horrez gain, Brasilgo Maracanã futbol estadioren inguruko erreportajea eta Idoia Uranga aktoreari egindako elkarrizketa izan ditugu hizpide Eñautekin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261109_enaut_aizu.mp3 Deskargatu hemen.

AZET Etxebizitza Sindikatuak eta Mujika eskolako familia elkarteak jakinarazi dute Mamassaren eta haren hiru semeen etxegabetzea behin-behinean eten dutela. Sindikatuaren lanari eta mobilizazioari esker lortu dutela adierazi dute, baina familiak etxean jarraitzeko behin betiko irtenbidea eskatu dute. Mamassak eta haren 2, 6 eta 16 urteko semeek hiru urte daramatzate Bilboko […]