Gaur gurekin izan dira  Marte Lasarte taldeko Pello Armendariz eta Borja Anton. Kea, argiak eta kontraesanak aurkeztera etorri dira, estudioko bigarren diskoa. Goizeko Topoan barrena garamatza diskoak, baita lagun artean topa egitera ere, rockaren gordintasuna, pop melodiak eta elektronika uztartuz. Kantuez hitz egingo dugu, eta baita estudioan nola ondu dituzten […]

Eguneroko joan-etorrian, irudiz eta estimuluz inguratuta bizi gara. Baina zer gertatzen da une batez gelditu, belarriak zabaldu eta elkarrekin entzuten dugunean? Horixe proposatzen digu Marea Bizi soinu jaialdi feministak: soinuaren bidez sortzeko, partekatzeko eta hausnartzeko tarte bat. Azaroaren 16tik 20ra egingo du bigarren edizioa, Erandion, Bilbon eta Mungian. Sorkuntza feministari […]

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak Gernikan izan du beste kolpe bat, finalaurrekoen aurreneko fasearen azkenaurrekoa. Bertan Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Joanes Illarregi, Ane Labaka, Aitor Bizkarra eta Agin Laburu izan ziren kantuan. Saioan entzundako ariketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, buru-belarrien gozagarri. Era berean, Maite Sarasolak bere iritzia eman du, prosa-kolpe labur […]