Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko bederatzietan. Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan. […]