Bueltan dator Anonyme popular egitasmoa #2 Inor

Bueltan dator Anonyme popular egitasmoa, 2022an aurkeztu zuten lehen lana, han eta hemen ibili ziren zuznean aurkezten eta orain Anonyme Popular proiektuak bigarren proposamena dakar: #2 Inor. Aurreko ildoari jarraituz, gaurko munduko hiritar euskaldunaren egunerokoa kontatzera dator berriz ere Inor. Anonyme Popular ahozko kultura garaikidea lantzen duen talde-egitasmoa da. Hitza eta ahotsa ditu ardatz, eta, hainbat artistarekin elkarlanean, adierazpide, euskarri eta kanal ugaritan garatzen da: musika, grafismoa, ikus-entzunezkoak, oholtza, disko-liburua, plataforma digitalak eta abar. Spoken wordean zein kantuan dabil Inor, hitzen arabera aukeratuz hip hop, funk, pop eta bestelako erritmoak, bere kantak musika modernoarekin eta konponketa dotoreekin uztarta.

Dekargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Igogailua antzezlanak beldurrak eta oroitzapenak aurrez aurre jartzen ditu

al. Aza 16 , 2026
Igogailua antzezlanean, emakume bat igogailu batean harrapatuta geratzen da. Kanpora atera ezinik, bere beldurrei eta oroitzapenei aurre egin behar die. Aiora Sedanok jokatzen du protagonistaren rola, Itziar Fragua eta Leire Ormazabalekin batera. Arantza Lópezek idatzi eta zuzendutako lana azaroaren 18an ikusi ahal izango da euskaraz Bilboko Arriaga Antzokian, eta biharamunean […]

Honekin lotuak