Gaur Mariaren bihotzean kokatuta dagoen Sarean topagunean, ekonomia zirkularra izango dute mintzagai. Ekonomia zirkularra badirudi bogan dagoen hitza dela, baina zer esan nahi du ekonomia zirkularrak? Unai Gazteluk eman dizkigu azalpenak. Ekonomia zirkularrean erabilitako materialak bota ordez berreskuratu egiten dira, produktu berriak ekoizteko erabiliz berriz ere ekonomian txertatzeko. Hartara, ez dago natur baliabideetara jo beharrik materialak eskuratzeko eta, era berean, erabilitako produktuak ez dira zabor bilakatzen, berriz ere zirkuituan sartzen baitira balioari eutsiz.
Deskargatu hemen.