Bidezko Elikadura EHIGEk eskola-elikadura osasungarria eta iraunkorrari buruzko “Gozo” nazioarteko aurreneko jardunaldiak antolatu ditu gaurtik ostirala bitarte. Jardunaldi hauen helburua da esperientzia eta ezagutzak partekatzea eskola-jantokiekin lotura duten eragileen artean, eskola-elikadura osasungarria eta iraunkorra lortu ahal izateko. Helburu honekin hiru atal antolatu dituzte, egun bakoitzeko bat (administrazio publikoak, eragile eraldatzaileak eta arlo pedagogikoa). Hiru egunetan zehar hainbat lekutatik etorritako esperientziadun pertsonak izango dira entzungai. Euskal Herritik, Estatutik (Katalunia, Balear Uharteak, Kanariar Uharteak, Madril, Valentzia) eta atzerritik (El Salvador, Eskozia, Italia).
Deskargatu hemen.

