Bidezko Elikadura  EHIGEk  eskola-elikadura osasungarria eta iraunkorrari buruzko “Gozo” nazioarteko aurreneko jardunaldiak antolatu ditu gaurtik ostirala bitarte. Jardunaldi hauen helburua da esperientzia eta ezagutzak partekatzea eskola-jantokiekin lotura duten eragileen artean, eskola-elikadura osasungarria eta iraunkorra lortu ahal izateko.  Helburu honekin hiru atal antolatu dituzte, egun bakoitzeko bat (administrazio publikoak, eragile eraldatzaileak […]

Ekainaren 4ean Gasteizen ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 26. Jaia izango da. Gasteizko Zabalgana  auzoan hamaika ekintza egingo dituzte. “Josi ta josi” izango da aurtengo jaiaren leloa. EHIGE guraso elkarteko koordinatzailea Lurdez Imaz izan da gurean. Eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdigunean egon behar dela aldarrikatuko dute. Horretarako eskola euskaldun, publiko, […]

 Gure Platera gure aukera ekimena hezkuntza-komunitate, lehen sektore eta gizartetik sortu den eskaera bati erantzuteko jaiotako plataforma da,  egungo eskola-jantokien eredua aldatzeko nahia. 2000 urteko araudi batek “kudeaketa zuzena” izeneko eredu bakar baten bidez kudeatzera derrigortzen ditu EAEko ikastetxe publikoetako jantoki guztiak. Catering enpresa batek kudeatzen ditu jantokiak, eta poliki-poliki […]

Joan den igandean Hendaian Eskola Publikoaren 25. jaialdia izan zela eta, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteen koordinatzaile den Lourdes Imazek festa horren berri ekarri digu eta, bide batez, eskola publikoaren definizioa zehazten lagundu. Pozarren azaldu da Lourdes Imaz aurtengo deialdiak izandako arrakastaz, eguraldia lagun, jende andana handiak parte hartu […]

Igandean, ekainaren 7an, Euskal Eskola Publikoaren jaia izango da Elgoibarren, EHIGEk (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea) antolatuta. Aurten, propio dituzten arazoak bideratzeaz gain, LOMCE eta Heziberriren aurkako borroka dute aurrean. Iganderako, goizean hasita, mundu guztiarentzako egitaraua prestatu dute, EHIGEko koordinatzaile Lurdes Imazek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150604solaslurdesimaz.mp3 Deskargatu hemen. Aurtengo jaiaren bideoa:

Hauteskundeen emaitzen azterketa dakar Argia astekariak bihar kioskoetan izango dugun 2463. zenbaki honen azalean. Unai Brea erredaktorearekin hori eta zenbakiak dakartzan beste gai batzuk aipatu ditugu: Erdiko Kaieran Literatura Irakaskuntzan, eta irakaskuntzarekin jarraituta, EHIGEko Lurdes Imaz elkarrizketatu dute. Bukatzeko, Termometroan agertzen den Guztion greba artikulua komentatu du Break, greba orokorraren […]