Kirol Eskirol munduari gorazarre egin diogu eta Bilbon egin diren “Gourmet Lasterketak” hedatu ditugu airera Durangoko On Ekin nutrizio zentroko Nahia Zeziaga izan dugu eta @ane_zabala k The Big Size dokumentala ekarri digu. Kolaboratzaileen arbola astindu dugu eta Bittor Beaskoetxea eta Maite Sarasola etorri zaizkigu kontu-kantari, musika… On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/kiroleskirol/250508_kirol_eskirol_nutrizioa.mp3 […]
elikadura
Abelzaintzaz jardun du gaurkoan Josuk, abelzaintza industrialaz eta tradizionalaz, abereei tratu txarrak… Behin egin genuen txuletari buruzko saioa, eta gaurkoan “txiroen txuleta” den hanburgesari buruz. Langileen gutizia zen oso noizean behin, txuleta bat jatea. Abelzaintzari buruz maiz mintzatu gara, abelzaintza industriala eta eskala handikoa, tokikoa eta txikikoa, haren ondorio ekologikoez […]
Elikaldia Urriaren 16an abituko du. Esperientzia bat izan nahi du, denbora batez gure elikaduran erreparatzeko hausnartzeko. Zer jaten dugu, nola dago ekoiztua, nondik dator. Elikadura burujabetza eta jasangarritasuna ardatz dituen esperientzia pilotua da. Bilbo Zaharra eta Zazpi kaleetako bizilagunen kontsumo ohiturak aztertu eta eraldatzeko auzolan dinamika proposatzen digute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231004_david_elikaldia.mp3 Deskargatu […]
Egunero jaten dugu, eta gero eta arduratsuagoak izan behar gara; jaten ditugun elikagaiak nondik datozen, zein ibilbide egin duten eta garrantzitsuagoa zein formara ekoiztuak izan diren. Azken urteetan kontzientzia piztu dugu elikaduraren inguruan, izan ere klima aldaketarekin harreman zuzena dauka. Baina hala ere oraindik faktore asko dira ez ditugunak kontrolatzen […]
Urtarrilaren 19an Bidebarrieta kulturgunean galdera honi erantzungo dio Nere a Telleriak, EHUko ikerlariak.Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) esanetan, dietak jasangarriak izan daitezen, ingurumen-inpaktu txikia eragin behar dute, elikadura eta nutrizioaren segurtasuna babesten lagundu behar dute eta egungo zein geroko belaunaldiei bizimodu osasungarria izaten lagundu behar diete. Biodibertsitatea eta ekosistemak babestu […]
7 urte betetzen ditu Errigora ekimena eta aurten berrikuntzak izango dira eskaintzan eta funtzionamenduan. 2012an sortutako proiektua Euskal Herritik jaiotzen den ekimen herrikoia da zeinean auzolana da erreminta nagusia. Haien helburua euskara ofiziala ez den tokietan eragina izatea da, hau da, Nafarroako hegoaldean. Haien proposamenetan euskara ofiziala ez den lekuetan […]
Bidezko Elikadura EHIGEk eskola-elikadura osasungarria eta iraunkorrari buruzko “Gozo” nazioarteko aurreneko jardunaldiak antolatu ditu gaurtik ostirala bitarte. Jardunaldi hauen helburua da esperientzia eta ezagutzak partekatzea eskola-jantokiekin lotura duten eragileen artean, eskola-elikadura osasungarria eta iraunkorra lortu ahal izateko. Helburu honekin hiru atal antolatu dituzte, egun bakoitzeko bat (administrazio publikoak, eragile eraldatzaileak […]
Gaurko nutrizio atalean Haziak eta elikaduraren inguruan mintzatuko gara, osasuntsuak dira, horretarako bidelagun…Boladan dago otorduetan haziak erabiltzea; boladari segitzen diotelako erabiltzen dituzte batzuek, eta janari osasungarriei eta dieta orekatuari arreta jartzen diotelako besteek.Txia, lioa, kalamua, sesamoa… Halako hitzak geroz eta ohikoagoak dira eguneroko dietaz aritzean. Izan ere, hazten ari da […]
On ekin Nutrizioko lagunekin berriz ere Bilbo Hiria irratian tartea irekiko dugu. Urte hasierarekin geure buruari jartzen dizkiogun asmo eta proposamenak izango ditugu mintzagai. Dagoeneko sartu gara urte berrian, eta askok bizimodua hobetzeko proposamenak egiten dizkiogu geure buruari; proposamenak egin bai, baina gehienak alde batera uzten ditugu egun gutxitara. Elikadurari […]
Gure supermerkatuetan gero eta gluten gabeko produktu gehiago ikus dezakegu, gluten gabeko bokadiloak ere eskaintzen dira taberna batzuetan, baina zer da glutenarekiko intolerantzia izatea, hori zeiakoa izatea da? Galdera guztia hauek erantzuteko On ekineko Andrea Larrearekin bat egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/osasuna/On%20ekin06_glutena.mp3 Deskargatu hemen.
