Bilbo hiriko gida berria argitaratu da Arian Irakurgai Mailakatuak bilduman. Bilduma beste sei hiriburuetako gidek osatzen dute, guztiak B1 euskara mailan. Idazlea Lutxo Egia izan da baina lan honetan ez da bakarrik egon, Asisko Urmenetak ilustratu eta Dom Campistronek koloreztatu baitute.
Gurean izan da Lutxo Egia eta proiektu berri honi buruz hitz egin du.
Camarón de la Isla flamenko garaikidearen erraldoia izan zen. 1978ko udan Madrilgo estudio batean La leyenda del tiempo LPa grabatu zuen Camaronek, Amador anaiak, Tomatito, Kiko Veneno, Manolo Rosa eta besterekin, bere estiloa hankaz gora jartzen. Handik atera dugu gaurko gure urrezko abestia, La leyenda del tiempo. Gero, funtsezko disko […]