Bilboko Zirika gunean aurkeztu zuen Eztizen Artolak bere lehen eleberria, “Gurpilak”. Telefonoaren beste aldean izan dugu eta berak kontatu digu motxiladun ume baten istorioa kontatzen duen eleberria dela. Ihintza da protagonista eta liburuaren hasieran haurra den arren, amaieran jada nerabea da eta, beraz, eleberriak nerabe motxiladun baten buruhausteak ere kontatzen […]

Basauriko Txarraska gaztetxeak 25 urte bete ditu, eta dokumentala egin dute datozen belaunaldiek ikus dezaten nolakoak izan ziren hasierak. Jon Bustinza ibili da dokumentala egiten, eta aitortu digu, urte pasatxoko lan luze honek merezi izan duela eta oso pozik daudela emaitzarekin. Gaur Basauriko Social Antzokian aurkeztuko dute eta idatzitako liburua […]

“Itsasondoko herriaren arrangurak, hari ostutako irakurketak eta hil berri den idazlearen lan euskaratuak. Horrekin batera, gure teleberri literarioa eta zenbait txutxu-mutxu. Hartu liburuak, igo txalupara eta gurekin arraun egin! Bizi, irakurri eta izan zoriontsu!”. https://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/240520_liburuenerrepublikatxikia_13.mp3 Deskargatu hamen.

Nor Euskal Herria Antiespezista kolektiboak liburu berri bat kaleratu du, “Goseak akabatuak”. Maialen Sagues kolektiboko bozeramailea izan dugu telefonoaren beste aldean eta hark eman dizkigu liburuaren nondik norako xehetasun gehiago. Maialenen hitzetan, liburuak animaliek gure gizartean duten paperaren ikuspuntu ekonomiko eta politikoa ematen du. Eta noski, liburuaren helburua animalien auzia […]

Biziaroak lan berria aurkeztu du Xamarrek gaur Donostian. Euskal kulturako erritual, ohitura eta ospakizunak izan ditu aztergai, ongi oinarrituriko ikerketa eta irudiekin hornituta. Aurkezpenean Xamarrek argi adierazi du jendeak tradizioaren gaineko kontuak jakiteko interesa baduela, baina horiek modu atsegin eta ilustratu batean eskaini behar direla eta hori dela lan honekin […]

2020an LAIDA  Ikerketa Taldeko partaideek Euskal Literatura eta Futbola liburua aurkeztu zuten. Hiru urte beranduago, Egungo Euskal Literatura eta Futbola II  argitaratu dute. Lehenengo liburuaren moduan hiru atal nagusitan banandua dator: Ikerketa, Irakurketa eta Sorkuntza atalek osatu dute lana. Jon Kortazar izan dugu gurean. Hiru atalen nondik nolakoak ekarri dizkigu. Liburu […]

Lehen eleberria kaleratu du Anari Alberdi musikari eta idazle azkoitiarrak: ‘Gari eta Goroldiozko’. Duela 15 egun aurkeztu zen liburua Donostian, Leire Lopez Susako editorea eta Jose Luis Otamendi idazlearekin, ondoren Azkoitian Iñigo Aranbarrirekin, Bilbon hirugarren aurkezpena egin zuen Louis Michel liburudendan. Jendetza batu zen Bilboko aurkezpenara, bertan jasotakoa ekarriko dugu […]

Euskararen Etxeak Liburuaren arbola  erakusketa ibiltaria prestatu du, bost herri hauetan ikusiko dena: Portugaleten, Ondarroan, Getxon, Zornotzan eta Gernikan, 2022ko irailean hasi eta 2023ko otsailean bukatuko da. Gorka Arrese editoreak apailatu du erakusketa, eta hitzaldi bana egingo du udalerri horietako bakoitzean. Orain Portugaleteko Gazte lekuan dago erakusketa eta Urriaren 6an hitzaldia […]

2018 urtean jaio zen E.H. Magikoa egitasmoa. Haurrei zuzendutako ipuin eta kantak elkarri josiz, Euskal Herriko geografian eta mitologian garatutako mundu magiko bat eraikitzen dabil ordutik Iñigito Txapelpun. Lehenengo Gabonetako ipuinak etorri ziren, jarraipena eman dio denari eta gaurkoan bigarren EH magiko horren bigarren alearekin dator “Ipuin Hunkigarriak”. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210604_inigito_ipuin_hunkigarriak.mp3 Deskargatu […]