Euskal herriko sexu heziketa eskolarekin elkarlanean egiten dugun saioa dugu Plazera zeure eskuetan, sexologia dugu ardatz, horretarako Amaia Urrejoa eta Mikel Oribe sexologoak batu egiten zaizkigu irrati tarte honetara. Fikziotik abituko gara gaurkoan, nahiz eta existitu zen zientzialari baten inguruan mintzatuko gara, Alfred Kinsey estatu batuar biologo bat izan zen, haren lana ezagutzeko “ El informe kinsey “ pelikula izango dugu mintzagai. Pelikulak haren bizitza kontatzen digu, batez ere sexologia arloan egindako lanarengatik ospetsua da. 1947 urtean Institute for Sex Research izenekoa sortu zuen Indianako Unibertsitatean, egun ere lanean diharduena, Kinsey Institute for Research in Sex, Gender, and Reproduction. Ezaguna dira berak osatutako Kinsey Reports edo txostenak.
Deskargatu hemen.

