Gaurko irrati tartean fikziora jo dugu, Sexologia atalean telesail baten inguruan mintzatuko gara, Amaia Urrejola batu zaigu. Netflixen ‘Sex Education’ komediak harrera beroa izan du; nerabeen sexu hastapenak kontatzen ditu, institutu giroan: Ikusi ez baduzue kokatu dezagun telesaila: Otis, 16 urteko mutil gaztea, birjina da, eta fobia dio masturbatzeari. Ama, berriz, sexologoa du, eta etxean du klinika. Han entzundakoekin hasiko da Otis, institutuko beste bi lagunekin, ikaskideen artean sexu gomendioak ematen. Askoren iritziz Sex Education da jada urteko telesail seinalatuen zerrendetan nagusitzen. Kritikak eta publikoak aho batez goratu dute nerabezaroko esnatze sexuala oinarri hartuta gazteen kezka eta desioei erreparatzen dien istorioa.
Deskargatu hemen.