Durangoko Azokaren ekitaldien barruan EuskarAbenturaren 3.edizioaren aurkezpena eskaini dute bertaratu diren elkartekide, babesle eta aurreko edizioetako partaideek. Datorren espedizirako gazteen parte-hartzea sustatzea izan da xede nagusia. Izen ematea irekita dagoela adierazi dute EuskaAbenturaren webgunean.
EuskarAbenturaren 3.edizioaren nondik norakoak azaldu ditu Irune de la Maza sustapen arduradunak.
Eztena jaialdiak aurtez ezohiko antzerki jaialdia antolatu zuen; hiru laborategi eszeniko sortu zituzten gidari banarekin, esperimentazio eta sormen prosezuari garrantzia emanez. Hiru astetan Eztena jaialdian geratutako bi liburutan eta hiru ikusentzunezkotan jaso dituzte. Alaia Martin Etxebestek “Leihoen afasia” kronika librean jaso du jaialdiko esperientzia. Amets badiola Rubiok “Preposta” argazki liburuan […]