-ZKO argitaletxe berriak “GELDI 2011-2017. Goitibehera jaitsierak” artefaktua aurkeztu du; goitibeheren inguruko liburua

Gaur aurkeztu da –ZKO argitaletxe berria, lehenengoz Durangoko azokan. Arte mundutik datorren artistak sortutako argitaletxea dugu. Nader Koochaki eta Usue Arrieta hurbildu zaizkigu eta argitaletxearen lehen liburua aurkeztu digute: GELDI 2011-2017. Goitibehera jaitsierak. Artefaktu gisa definitu dute goitibeheren inguruko lan berezi hau.

GELDI 2011-2017. Goitibehera jaitsierak Euskal Herriko goitibeheren fenomenoari buruz argitaratu den lehen liburu monografikoa da. Gailu artistiko gisa diseinatu eta konfiguratuta, etnografia eta argazkigintza dokumentalak eskaintzen dituen tresnez baliatzen da. GELDI 2011-2017. Goitibehera jaitsierak hiru gorputzetan zabaltzen den zenbakitutako eta sinatutako serie limitatuko argitalpena da, euskaraz eta gazteleraz idatzia eta ingelesera oso-osorik itzulia. Argitalpenak ehunka argazki biltzen ditu, bi inbentario osagarri, eta argitalpenerako idatzitako edo eta itzulitako testu kritiko sorta.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko historia eta istorio ezezagunak bildu ditu Hektor Ortegak "Gomutan" liburuan

ol. Abe 7 , 2018
Bilboko istorio ezezagunak bildu ditu Hektor Ortegak Gomutan liburuan. Ortegak izen bereko irrati saioa egiten du Bilbo Hiria irratian, eta liburu honetan, Gomutan saioan jorratutako gaien aukeraketa egin du, Ane Pikazak egindako ilustrazioek lagunduta. Bilboko historian gertatu diren gauzak gomutara ekartzeko ahalegina da, baina atentzioa deitu dioten gaiak edo ezezagunak […]

Honekin lotuak