Gaurkoa saio berezia da, itxi berri duen Durangoko azokako eszenak izango dira saioko protagonistak. Durangoko Eztenak. Egun jendetsuenetako bat izan da gaurkoa Durangoko Azokan, hamaika hitz eta doinu jaso ditugu baina gehien errepikatu dugun esaldia zera izan da “ Zu zelan ondo! “Azoka da Durangokoa, sal erostekoa baina noski elkargunea ere. Ez dago istorio bakarra edo kontakizun bakarra. Kontalari bakoitzeko istorio bat dago. Eta hauxe da gure istorioa.
Durangoko oholtzan arakatu dugu eta teatro testuak ekarriko ditugu gaurko saiora. Sortzaileak taula gainean sortutakoa papereko bidea hartu du, hori da Dejabu Papin laborategiaren “Arrastoak” antzezlanaren kasua. Ainara Gurrutxaga eta Miren Alkala izan ditugu bide lagun. Bestetik Gabriel Arestiren antzerkiaz ere berba egingo dugu, Karlos del Olmok “Arestiren nazioa, antzerkia” saiakera aurkeztu du. Oier Guillanek teatro testuak bildu ditu “Mr Señora” lanean. Gaizka Sarasolaren “Erleak, satorrak eta beleak” liburuaz mintzatuko gara.; Urak ttiki dire, Lur azpikoak eta Talaka antzezlanez. Hauek “Durangoko eztenak” dira.
Deskargatu hemen.