Azken hilabeteetan, euskararen aurkako erasoaldiak areagotu dira, eremu guztietara zabalduta: epaitegietatik hedabideetara, erakunde publikoetatik kaleetara. Judiziala ez ezik, politikoa, mediatikoa eta sindikala ere bada oldarraldia, eta helburu argia du: euskararen biziberritzea oztopatzea eta euskaldunon hizkuntza eskubideak mugatzea. Horren aurrean, erantzuna ere kolektiboa izan da. Abenduaren 7an, jendetza batu zen Durangon, “Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika” aldarripean, Abenduaren 3an Euskal Herrian Euskaratzeko bi kidek desobedientzia ekintza egin zuten Baionako epaitegian, “justizia euskararentzat” aldarrikatuz. Hori dela eta epaiketa izango dute eta, auzipetzearen aurka protesta egiteko, aapirilaren 6an, Baionan manifestazio nazionala deitu da, euskararentzat eta euskaldunontzat justizia exijitzeko. Intza Gurrutxaga izan da gurekin, telefonoz, honen inguruko azalpenak ematen.
Deskargatu hemen.

