Bizikleta, hiritarren mugikortasuna modu seguruan

Hiri txirrindularien elkarteek -Biziz bizi, kalapie, Bizikleteroak, Gurpilartea eta Balaztak- Covid 19ak sortutako egoera berriari aurre egiteko eta  hiriko mugikortasuna osasun berme guztiekin mantentzeko, bizikletaren erabilera sustatzeko plana aurkeztu dute. Aldaketa hauek herrialde eta hiri askotan eman dira, pandemiak arnas aparatuari eragiten dio eta bizikletaren erabilera kutsadura murriztuko litzateke. Bizikletak hiriko mugikortasunean onurak dakartza, banakako garraioa da eta distantzia fisikoa mantentzen du. Hau horrela, segurtasuna bermatzeko oinarrizko proposamenak egin dituzte, esaterako hiriguneetan gehienezko abiadura 30km/h-ra jaistea. Marta Abiega biziz bizi elkarteko kidea izan dugu gurean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sormenerako bide berriak lantzen Kurkuluxetan antzerki eskolan

az. Mai 6 , 2020
Kurkuluxetan antzerki eskolako lagunekin hitz egin dugu, bertako Rita Naveira batu zaigu irratira. Itxialdian gazteekin lanean jarraitu dute, bideoekin lan egin izan dute, astero ariketak eta proposamenak bidali dizkiete gazteei, batez ere etxean egin daitezkeen ariketak eta eurak bueltan izugarrizko opariak eman dizkiete. Pozik agertu dira, izan ere, aurrez aurreko […]

Honekin lotuak