Sarean Zehar #394: [Nintendo Switch 2: Etorkizun handikoa, baina garestia]

Aste honetako programan Nintendo Switch 2-aren aurkezpena sakon aztertuko dugu. Nintendoren kontsola berria ekainaren 5ean jarriko da salgai, eta ordubeteko Nintendo Direct batean aurkeztu da. Bertan, Switcharen ondorengoaren ezaugarri nagusiak erakutsi dizkigute. Horien artean, pantaila handiago bat, alboetatik magnetikoki akoplatzen diren Joy-Con berrituak, eta haien C botoi berri baten bidez irekitzen den txat-zerbitzu berri bat. Aurkeztu diren joko berriak ere aipatuko ditugu, ia 50, eta horietatik 15 baino gehiago irteera-egunean egongo dira eskuragarri. Prezioa ere aipatu dugu, 450 eurotik gorakoa izango dela ematen baitu, baina beste denda batzuetako prezioak baxuagoak izango direla dirudi. Horretaz gain, Cloudflarek eta Rootedconek LaLigaren aurka jarritako demandaz ere hitz egingo dugu, Bartzelonako epaitegi batek ezetsi egin baitu, baita mugikorreko NAN berriaz ere.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal Herria Batera-k Aberri Egunaren bezperan herri-proiektu bateratu bat aldarrikatuko du

ar. Api 8 , 2025
Euskal Herria Baterak ekitaldi bateratua egingo du ostiral honetan, apirilaren 11n, Donostiako Kursaalen, 19:00etan, Aberri Egunaren testuinguruan. Sabino Arana Fundazioak, Agirre Lehendakaria Centerrek eta Olaso Dorrea Fundazioak deitu dute agerraldia, Euskal Herrian askatasunean eta justizia sozialean oinarritutako proiektu bat indartzeko beharra aldarrikatuz. Ekitaldia “Bagara nor, badugu zer egin” lelopean egingo […]

Honekin lotuak