Bilboko udal gobernuak 2026rako 751 milioi euroko aurrekontu-proiektua aurkeztu du, aurrekoaren aldean %4,5eko igoerarekin. Juan Mari Aburto alkateak azaldu duenez, aurrekontuak “iraunkorrak” eta “herritarren beharrekiko koherenteak” dira, eta bost lehentasun nagusi dituzte: segurtasuna, etxebizitza, hirigintza-hobekuntzak, zerbitzu publikoen kalitatea eta enplegua.
Inguma datu-basearen 25. urteurrena. Inguma, UEUk ,Udako Euskal Unibertsitateak, sortutako proiektua da, eta azken mende laurdenean euskarazko komunitate zientifiko eta intelektualaren memoria kolektiboa bildu du. 1968tik gaur arte, unibertsitate-mailako milaka lan bildu ditu: norenak diren, noiz eta zer arlotan egin diren… euskarazko ekoizpen akademikoaren mapa osatuta. Helburua argia izan da […]