Inguma datu-basearen 25. urteurrena. Inguma, UEUk ,Udako Euskal Unibertsitateak, sortutako proiektua da, eta azken mende laurdenean euskarazko komunitate zientifiko eta intelektualaren memoria kolektiboa bildu du. 1968tik gaur arte, unibertsitate-mailako milaka lan bildu ditu: norenak diren, noiz eta zer arlotan egin diren… euskarazko ekoizpen akademikoaren mapa osatuta. Helburua argia izan da hasieratik: euskarazko jakintza ikusgarri eta eskuragarri egitea, gure hizkuntzan sortzen den ezagutza aitortu eta zabaltzeko. Horri buruz aritu gara gaur Iñaki Alegria Loinaz UEUko kidearekin —eta Inguma proiektuaren bultzatzaileetakoa— 25 urte hauetan egindako bideaz, erronkez eta etorkizunaz hitz egiteko. Bihar Bilborocken ospatuko dute urteurrena.
Deskargatu hemen.

