Sortzaile gazteen lanak “Emergenteen Zikloa”

Pabeloi 6 aretoak sortzaile gazteei ahotsa emateko Emergenteen Zikloa antolatu du otsailaren 12tik 15era arte. Emanaldien ondoren, solasaldi bat izango da publikoarekin. Azken urteotan konpainia sortu berrien antzezlanentzat oholtza bat eskaini izan du, tarteka, Bilboko Pabiloi 6 guneak. Lau antzezlan taularatuko dituzte beste horrenbeste konpainiak; horietatik bi izango dira euskaraz, eta emanaldien ondotik solasaldiak ere egingo dituzte. Jardunaldietan parte hartuko duten bi lagun ditugu gurean. Las Nenas taldeko Ane Sagues, otsailaren 13an, Ane Sagués Abad eta Cristina Tomás Olayak osatutako Las Nenas konpainiak, Manual para dos cuerpos desorientadxs egingo du. Hitzaldi performatibo honek gorputzen aurkako indarkeria estrukturalaren forma desberdinak jorratzen ditu. Larunbatean, otsailaren 14an, Harreman konpainiaren Enbor(R)Rak antzezlanaren txanda izango da. Pieza antzerki-dantza lan bat da, sustraiak, adiskidetasuna, dantza eta, batez ere, bizikidetza ospatzen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Skabidean taldearen Herri kuttuna diskoa ezagutu dugu

ar. Ots 10 , 2026
Skabidean taldeak Herri kuttunari kantatu dio azken lanean. Migrazioak ekarri duen min horri. Skabidean estudioko 6. diskoa da hau, eta 7 abesti biltzen ditu. Euskal trobadoreen hitzetan eta jamaikar erritmo klasikoetan oinarritua konposizio erreferentzia gisa. Euskal Herriak erbesteratu asko ditu eta kanpora jlanera joan behar izan zen. Gaur egun mundu […]

Honekin lotuak