Aneguriak “Percebe dana edo ezebez” lana aurkeztu du

Banden Lehiaren X edizioa aurkeztu dute. Euskal musika sustatzea xede duen lehiaketa honek musika talde euskaldun amateurrik onena aukeratzen du eta aurten, bere X. edizioa ospatuko du. Hori dela eta, inoiz baino sari gehiago banatuko ditu irabazleen artean.Banden Lehiaren X. edizio honetan lehiaketaren dinamika aurreko urtetakoa izango da: musika taldeek irailaren 26tik urriaren 26a bitartean, internet bidez, izena emango dute. Horretarako, euren kantak Banden Lehiako web gunean argitaratu behar dituzte. Publikoak Twitter sare soziala erabiliz botoa emango du eta honen iritzia eta lehiaketarako sortu den epaimahai profesional batek ere taldeen musika entzungo du. Bien artean lau banda finalisten izenak erabakiko dituzte. Bestetik aurreko urtean irabazi zuen Ane Guria kantariaren lan berria aurkeztu dute “Percebe dana edo ezebez”. Ane San Miguel Crespo, Aneguria, rap mundutik dator, baina disko honetan bestelako doinuak landu ditu. Pop erako melodiak ekarri ditu disko berrira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Botereaz, isilpea eta herioaz hausnartu du Erreka Haizea eleberrian Sonia Gonzalezek

az. Ira 26 , 2018
“Erreka Haizea” liburua argitaratu du Sonia Gonzalez, 128 testu laburrez osatu d liburua, Boterea, herioa eta isilpean eramaten direnak hartu ditu ardatz. Hamahiru urte igaro dira Sonia azken liburua plazaratu zuenetik. Gaurkoan irratian izan da. Boterea isilpen eta herioaz horien bueltan ondutako gogoetak dira testuetako asko, baina, ez bakarrik. 128 […]

Honekin lotuak