IBAIZABAL: Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko hizkerak aztertzen dituen liburua argitaratu berri dute Koldo Zuazok eta Urtzi Goitik

Bizkaiko hiru eskualdeotako hizkerez gramatika, hiztegia eta mapak bildu dituzte. Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara. ‘Geure berboak geureak direzelako’ liburua Euskal herriko unibertsitateak argitaratu du. Uribe Kostako euskara homogeneoa da egileen esanetan, 11 herrik osatzen dute eta tartean daude Mungia ondoko Gatika, Laukiz eta Jatabe-Maruri. Leioan, Erandion eta Loiun ere antzeko euskara egiten da. Mungialdean eta Txorierrin ez dago horrelako batasunik: hizkuntza mailaz maila aldatzen da mendebaletik ekialdera egin ahala. Euskalkien transmisioaz eta hauen garrantziaz aritu gara Urtzi Goitirekin batera.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Txiki Muñoz: "Eusko Jaularitzak patronala defendatu eta diruz hornitzen du lobby lanak egiteko"

ar. Ira 20 , 2016
Manifestazioa deitu dute gaur goizerako Lab eta Ela sindikatuek.3.000 ordezkari baino gehiago bildu dituzte ELAk eta LABek Lehendakaritzaren aurrean. Gehiengo sindikalak salatu du uda aurretik akordio “antidemokratikoa” egin zutela negoziazio kolektiboaren inguruan Jaurlaritzak, Confebask patronalak, eta CCOO eta UGT sindikatuek. Goizean goiz Hizpidean izan da Txiki Muñoz, haserre agertu da […]

Honekin lotuak