Apirilak 7-11 bitartean, Bilboko barnetegia izan dugu martxan Gabriel Aresti euskaltegian. B1, B2 eta C1eko ikasleek eskolak eta kultura ekarpenak zein txangoak izan dituzte gozagarri egun osoko jardunean. Irratia ere bisitatu dute eta programa zoro-berezia sortu: elkarrizketak, diasporako lagunak, notizia eroak, iritzia, musika, artea, irakurketa dramatizatuak… horiek guztiak entzungai, euskara ikasleen ahotan.
Bob Dylan kantari-kantuegile aparta izan da azken 66 urteotan. Berak eraikitako kantutegia munduan zehar zabaldu da eta bere abestiak musika estilo anitzetan grabatu izan dira. Munduko hizkuntza askotara ere itzuliak izan dira kantuok eta horregatik, Soinugela hau eta baita hurrengoa ere, askotariko joeretako kantari afroamerikarrek Dylanen abestiekin egindakoak entzungo ditugu: […]