IBAIZABAL: Energia autokontsumoaz Goienerreko Jokin Castañosekin

Energiaren alorrean, telefoniarenean bezela badago, korporazio handiez beste, gure etxeko kontsumoaren bidez eredu kooperatibista bultzatzeko aukerarik. Goiener irabazi asmorik gabeko kooperatiba da, iturri berriztagarrietatik sortutako argindarra merkaturatzen duena. Energia sorkuntzan ere badabil, instalazio hidrauliko eta fotovoltaikoak sustatzen.

2020 energia autokontsumoaren urtea izango dela ziur dago Jokin Castaños, Goienerreko sorkuntza arloko kidea. Autokontsumoa bultzatzeko eta izapideak errazteko dekretu batzuk onartu zituen iaz Sanchezen gobernuak eta, gobernu berriak bide horretan sakonduko duela espero dute energia arloko adituek. Klima aldaketaren aurkako politikak gero eta gehiago izango direla espero da eta, ondorioz, dirulaguntzak gero eta handiagoak izango dira etxeko teilatu gainean eguzki plakak ezarri eta beren energia sortu nahi duten herritarrentzat. Gainera, instalazio fotovoltaikoak dezente merkatu dira azken urteotan, testuinguru ezin aproposagoa izango dugu, beraz, datozen urteotan autokontsumora pasatzeko.

Jokinek azaldu digunez, etxeko teilatukoaz gain, beste aukera asko zabaltzen ari zaizkigu, hala nola, autokontsumo kolektiboa, gure enpresatik kanpo argindarra sortzeko, azpiegitura publikoak sorkuntzarako erabiltzeko, sortzen dugun baina unean kontsumitzen ez dugun elektrizitatea sare elektrikora sartzeko edo saltzeko… Goienerrek autokontsumorako aukera zabaldu berri du, gure instalazioa ezartzeko aholkularitza emango digu eta guk sortu baina kontsumitu barik sarera txertatuko dugun energia soberakina fakturan konpentsatuko digu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

DE MICA EN MICA: Vaga General basca del 30 de gener, vagues de l'història...

az. Urt 29 , 2020
Aquesta setmana, des del DE MICA EN MICA donem suport a la vaga general d’Euskal Herria i parlem de vagues històriques a l’Embruix de les tradicions. Al Denominació d’Origen escoltarem la banda sonora d’algunes vagues als Països Catalans. https://bilbohiria.com/docs2/2020/demicaenmica/200124_demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen. Aste honetan, DE MICA EN MICAtik babesa emango diogu […]

Honekin lotuak