Harkaitz Cano ARGIA astekarian

Aste honetako ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean, Harkaitz Cano idazleari egindako elkarrizketa nabarmendu da. Silueta lan berritik abiatuta, literaturaren eta errealitatearen arteko mugak lausotzen ditu, eta ideia esanguratsu bat utzi du: txikitatik irakatsi behar zaiela umeei ez ulertzea ere interesgarria izan daitekeela. Bestetik, Net Hurbil atalean, gimnasioek azken urteotan izan duten eraldaketa aztertu dute: gorputza lantzeko espazio izatetik komunitateak, identitateak eta harreman sozialak sortzeko gune bihurtu dira, nahiz eta kapitalismoaren logikek baldintzatuta jarraitzen duten. Azkenik, Maddi Altuna Galfarsoro-rekin egindako elkarrizketak errepresio politikoari begiratu dio. Bere esanetan, torturaren helburua ez da pertsona bakarra zigortzea, baizik eta komunitate oso bat beldurraren bidez kontrolatzea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Kiskur, Txipi eta Goroldio energiaz beteriko iratxoak dira

ol. Api 17 , 2026
Hiru iratxo bihurri, inork ikusi gabe, irratira sartu dira! Baina, nola da posible?! Inork ez daki han daudenik, ezta nondik sartu diren… Hau bai abentura! Kiskur, Txipi eta Goroldio energiaz beteriko iratxoak dira, beti abenturarako, ikasteko eta esperientzia berriak bizitzeko gogoz dauden pertsonaiak. Horregatik, energiaz beteriko hirukote zoragarri honek, beraien […]

Honekin lotuak