Aste honetako ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean, Harkaitz Cano idazleari egindako elkarrizketa nabarmendu da. Silueta lan berritik abiatuta, literaturaren eta errealitatearen arteko mugak lausotzen ditu, eta ideia esanguratsu bat utzi du: txikitatik irakatsi behar zaiela umeei ez ulertzea ere interesgarria izan daitekeela. Bestetik, Net Hurbil atalean, gimnasioek azken urteotan izan duten eraldaketa aztertu dute: gorputza lantzeko espazio izatetik komunitateak, identitateak eta harreman sozialak sortzeko gune bihurtu dira, nahiz eta kapitalismoaren logikek baldintzatuta jarraitzen duten. Azkenik, Maddi Altuna Galfarsoro-rekin egindako elkarrizketak errepresio politikoari begiratu dio. Bere esanetan, torturaren helburua ez da pertsona bakarra zigortzea, baizik eta komunitate oso bat beldurraren bidez kontrolatzea.
Deskargatu hemen.

