Anita Maravillas txotxongilo konpainiarentzat aste berezia izan da. Izan ere, Andereño ikuskizunak haur, gazte eta familia publikoarentzako ikuskizun onenaren Max saria eskuratu du, Espainiako arte eszenikoen aitortzarik garrantzitsuenetako bat. Errepublikako maistren lana eta ondarea omentzen dituen lan honek ikusleen eta kritikaren babesa jaso du azken urteotan, eta orain sari garrantzitsu honek haren ibilbidea berretsi du. Meridan egin zen sari banaketa ekitaldian, Miren Larreak ikuskizunaren mezua gaur egungo errealitatearekin lotu zuen, Palestinako irakasleen lana gogoratuz. Izan ere, Andereñok hezkuntzaren, kulturaren eta askatasunaren aldeko aldarria egiten du, gerrek eta indarkeriak eragindako zaurien aurrean. Sariaren biharamunean, jasotako aitortzaz, ikuskizunaren jatorriaz eta arteak memoria eta itxaropena eraikitzeko duen gaitasunaz hitz egiteko aukera izan dugu Miren Larrearekin.
Deskargatu hemen.
