Gaurko saioan kofineamendua sortzen ari diren ekimen anitzetan jarri dugu begia, musika eta antzerkia. 121 krew taldeak 2016an Zazpi Katu Gaztetxean eman zuten azken kontzertua, agurra “Mahatsen denbora” disko bikoitzarekin etorri zen. Beraien arteko laguntasunak ordea ez du etenik! Horren isla ostiralerako antolatutako online sezioa izango da, 121krew eta Norte Apache familiaren partaideak bat egin eta kantuan arituko baitira. Endika Lahainerekin hitz egin dugu horren inguruan. Bestalde, Ainhoa Artetxe aktoreak Miren Gotzone pertsonaia sortu du itxialdian, egunero umorez beteriko kapilu bat egiten du etxetik, sare sozialetan partekatuz, harrituta dago Artetxe, ekimenak duen erantzunarekin.
Deskargatu hemen.