Txupinera eta Pregoilariarekin berbetan #AsteNagusia26

Aste Nagusia bete-betean dugu. Bilbok erritmoa hartu du, konpartsek kaleak bete dituzte, eta Marijaiak oraindik ere badu zer ospatu. Gurean bi protagonista berezi ditugu: batetik, Onintza Enbeita, aurtengo pregoilaria. Arriagako balkoitik argi utzi zuen zer jai mota nahi duen: denona, libreagoa, transfeminista, euskaraz eta aldarrikapenez betea. Eta, batez ere, esaldi batekin utzi zigun mezua: “Kopiatu zoriona Marijaiari”.Eta beste aldean, Ainhoa Urrejola, aurtengo txupinera, kaixo konpartsako kidea. Bere esku egon zen metxa piztea eta Aste Nagusiari hasiera ematea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Z.U.K.U.A bakarrizketa garatz eta umoretxua aurkeztu digu Ugaitz Alegriak

az. Abu 26 , 2026
Bilboko Aste Nagusiak badauka aurten euskarazko hitzordu berezi bat: Z.U.K.U.A.. Maria Cruickshank eta Ugaitz Alegria aktoreek sortu eta antzeztutako ikuskizunak umorea, ironia eta absurdoa baliatzen ditu eguneroko kontraesanei, presio sozialei eta norberaren identitateari begiratzeko. Bi bakarrizketatan banatuta, Cruickshankek emakume, ama eta feminista izatearen inguruko bizipenak jorratzen ditu; Ugaitzek , berriz, […]

Honekin lotuak