Aurkezpen gutxi behar dute jada gure protagonistek, larunbatean Arriagako balkoian lehenengoz ikusi genituen euren soineko eta txapel bereziekin, eta jada badakigu Aste Nagusi honetako Txupinera eta Pregoilaria direla, hurrenez hurren, Olatz Agirre Txori Barrote konpartsako kidea eta Francis Diez Doctor Deseo taldeko kantaria. Ibilbide luzeko musikaria da Diez: 1986an sortu […]

Baditugu 2025eko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera. Francis Diez Rojo eta Olatz Agirre Sagarna izango ditugu aurten Marijaiarekin batera, Bilboko 45.edizioari ongi etorria emateko. Aurtengo Aste Nagusia abuztuaren 16tik 24ra ospatuko da. Francis Diez Rojok, Udalaren Jaietako Batzorde Mistoak izendatua, pregoia irakurriko du abuztuaren 16an Arriaga Antzokitik. Bestetik, Olatz Agirre […]

Aiora Renteria eta Izaskun Pinedo 43. Aste Nagusian pregoilari eta txupinera jardungo diren bi emakumeak dira . Aurten, Aiora Renteria Zea Mays taldeko kantariak irakurriko du pregoia eta Izaskun Pinedok jaurtiko du txupina. Aiora Renteria hautatu du Udalaren Jaietako Batzorde Mistoak pregoi irrikatua irakurtzeko, datorren abuztuaren 19an Bilboko Aste Nagusiari […]

Bea Sever, adingabe transexualen familiak biltzen dituen Naizen elkarteko bozeramailea eta Itsasne Nuñez Pa…Ya! konpartsako kidea arduratu dira 41. Aste Nagusian, Pregoilari eta txupinera gaurkoan gurean izan dira. Asteburua pasata pozik agertu dira herritarren partetik jasotzen ari den maitasunarekin. Euskara eta gaztelera tartekatuz irakurritako pregoian, Bilbok duen berezitasuna azpimarratu nahi […]

Arratsaldeko zazpietan piztu da festa Bilbon. Naizen elkarteko bozeramaile Bea Sever pregoilariak aniztasunaren aldeko pregoia irakurri du jaien hasieran, eta  Pa…Ya! konpartsako Itsasne Nuñeze txupinerak piztu du suziria. Haur eta gazte transexualei eta euren familiei eskaini die Severrek pregoia: “Mundua aldatzen ari gara, eta denontzako mundu bat sortu behar dugu”, […]

Beatriz Sever Egaña eta Itsasne Nuñez Viadero aukeratu dituzte, hurrenez hurren, 2019ko Aste Nagusiko Pregoilaria eta Txupinera izateko.  Aste Nagusiaren 41. edizioa izango da aurtengoa eta bi emakume izango dira ordezkari nagusiak. Beatriz Sever Egaña sexologoa eta kazetaria izateaz gain, Naizeneko, Euskadiko eta Nafarroako Adingabe Transexualen Familien Elkarteko bozeramailea da, […]

Gaurko saioan Txupinera eta Pregoilaria izan ditugu gurean. Saioa Domingez eta Zorion Egileor. Astelehena bada ere indartsu daude biak. Pozik bizitzen ari diren momentuekin, eta jasotzen ari diren maitasunarekin. Larunbateko hasiera gogora ekarri dugu , hasiera hunkigarria izan zen bientzat, Zorion liluratuta geratu zen Arriaga plazan zegoen jendetsarekin. Irratitik egindako […]