Zorrotz Morrotz aldizkariko 50. alea ospatzeko erakusketa antolatu dute

1995eko irailean argitaratu zuen Zorrotzako Euskal Txokoa Kultur Elkarteak Zorrotz Morrotz aldizkariaren lehen alea. Lau orrialdeko argitalpena izan zen lehen hura, etenaldi eta maiztasun aldaketak egin ostean 50. Alera iritzita erakusketa antolatu dute Zorrotzan. Aitor Marin Zorrotz Morrotz aldizkariko koordinatzailea izan dugu gurean. Zorrotzako herri aldizkaria da Zorrotz Morrotz, euskara hutsean argitaratzen dena. Bertan, auzoko gaiak jorratzen dira batik bat eta kulturaren bultzatze indartsua egiten da, batez ere euskal kulturari dagokionez. Gaur egun bihilabetekaria da, zenbaki bakoitzeko 700-750 ale argitaratzen dira, eta auzoko zenbait tokitan uzten dira irakurleek dohainik hartzeko: Auzo Etxean, Liburutegian, Institutuan eta iragarkia jartzen duten saltoki eta taberna guztietan. Ostiraletik Martxoaren 28 arte zenbaki guztiak ikusgai jarriko ditzute Auzoka komunitate zentroan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Argibidea, Guda Dantza taldearen disko berria

og. Ots 22 , 2018
Guda Dantza talde bizkaitarrak Argibideak diskoa aurkeztu zuen asteartean Bira kultur gunean. Diskoari buruz eta taldeari buruz hitz egiteko gurera gonbidatu ditugu Jon Maguregi eta Ander Basañez taldeko kideak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180222_GudaDantzan.mp3 Deskargatu hemen  

Honekin lotuak