Bilbo Hiria irratiaren eguna da gaurkoa ALGARAn, Indonesiako janaria prestatuko du Eric konpartsakide holandarrak. Aitziber eta Galder, irratikide eta irratizaleak ez eze, sukaldari laguntzaileak ere badira eta Eric-en aginduetara ari dira lapiko tartean.
Gure eguneroko bizitzarekin zerikusi zuzena duen gai batez hitz egingo dugu: etxebizitzaz. Pabellón 6eko Antzerki Laborategiak PELOTAZO! antzezlana aurkeztu du, umorea, ironia eta musika erabiliz gero eta kezkagarriagoa den errealitate bati heltzeko: etxea izateko eta bizitzeko eskubideari.Zortzi kontakizunen bidez, obra honek etxebizitzaren krisiaren aurpegi ezberdinak erakusten ditu; egoera absurdoak, barregarriak […]