Kerobia taldeko kide izandako musikariek Anticontinente izeneko proiektua abiatu dute. Sei kanta jarri dituzte sarean oraingoz, eta urtarrilean hasi nahi dute kontzertuak ematen. Pintura, musika eta literatura uztartu zituen Kerobiak bere azken lanean Supernova deiturikoan. Kontzertu batean jo ditzaketen tresnak bakarrik baliatu dituzte kantak berriak sortzeko, eta sarean doan jarri dituzte abestiak hasieratik. Sarean bakarrik, euskarri fisikorik gabe.
Negua heltzen denean Olentzero erortzen da gure etxeetara, baina horrez gain, Euskal Herrian historikoki beste hainbat gauza ere ospatzen dira: solstizioa, urte amaiera, eguberria eta bestelako gertaerak, naturarekin eta gure tradizioekin lotuta. Neguko haur kantak diskoan agertzen diren abestiak sinesmen horiekin oinarrituak daude, gehienak jatorrizkoak izanik, alai eta dibertigarri batekin.10 […]