ASTE HONETAN, ZER? (Gabriel Aresti euskaltegia)

Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. Berak kontatu digunez, euskara ikastaro guztiak hasi dira asteon Gabriel Aresti euskaltegian. Eskolez gain, eta haien osagarri, urte osoan kultura programazioa prestatuko du euskaltegiak, dudarik gabe ikasketa prozesua azkartzen eta arintzen duten hainbat jarduera euskaraz mintzatzeko, entzuteko, benetako komunikazio egoerak sortzeko.

Urrian bertan, Gabriel Aresti idazlea jaio zela 81 urte beteko direla eta, bi hitzordu izango ditugu datorren astean: Itziar Lakak, Gabriel Aresti euskaldun berri hitzaldian idazalearen biografia abiapauntu hartuta, euskara bere kabuz ikasi zuen bilbotar erdalduna, urteen poderioz idazle emankorra eta euskara batuaren bultzatzaile garrantzitsuenetakoa bilakatu arte. Nor hobe, hura bezala euskaldun berria izanik hizkuntzalaria bilakatutako Itziar Laka baino. Lehen urratsetako ikasleek, berriz, Arestiren Bilbo literatura ibilbidea egin ahal izango dute, goizean zehar idazleari lotutako lekuak eta uneak ezagutuko dituzte, berari buruz gehiago ikasteko.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Oiolako urtegiaren konexioa moztu dute

al. Urr 13 , 2014
Gogoratu lagunak, Barakaldo hornitzen duen urtegi horretan hainbatetan lindanoa aurkitu dutela, eta azkenean, arrazoi teknikoak tarteko, Barakaldoko udalak konexioa moztea erabaki berri du. Bien bitartean, Barakaldon ur garbia edatearen aldeko Plataforma aste honetan Bruselara joango da, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141013gotzonhermosilla.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak