Gure eguneroko bizitzarekin zerikusi zuzena duen gai batez hitz egingo dugu: etxebizitzaz. Pabellón 6eko Antzerki Laborategiak PELOTAZO! antzezlana aurkeztu du, umorea, ironia eta musika erabiliz gero eta kezkagarriagoa den errealitate bati heltzeko: etxea izateko eta bizitzeko eskubideari.Zortzi kontakizunen bidez, obra honek etxebizitzaren krisiaren aurpegi ezberdinak erakusten ditu; egoera absurdoak, barregarriak eta, aldi berean, oso gertukoak. Gaur, gainera, istorio horiek oholtzara eramaten dituzten bi aktorerekin izango dugu solasaldia: María Urcelay eta Leire Orbe.

