Zenbait hilabetetan obrak egin eta milioi bi euro baino gehixeago inbertitu ondoren, Deustuko erriberan kokatuta dagoen Garabia antzokiak gaur irekiko ditu ateak. Atzo izan ziren arduradunak aurkezten, Pabellón 6 zaharreko agertoki berrian egingo dira Pabellón 6 Arte Eszenikoen Sortzaile Elkarteko eta Gazte Konpainiaren lehen emanaldiak. Udalak, guztira, sei milioi euro […]

Ostegunean, Tartean Teatroa konpainiak Kortxoaren dilema antzezlana eskainiko du ostegunean Pabellon 6 aretoan. Abiapuntu argi bat du antzezlanak: irakasle baten bilakaera ideologikoa. Patxo Telleriak idatzi, bera eta Mikel Martinez aktore lanetan ibili dira eta Mireia Gabilondo arduratu da zuzendaritzaz.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250909_mikel_martinez_kortxoaren_dilema.mp3 Deskargatu hemen.

Aurreko astean Arriaga Antzokian estreinatu zen La boda de los otros antzezlana. David Cañidak idatzitako lana da. Egileak ” protagonistentzako urradura bat, ikuslearentzako festa bat” bezala definitzen du. Bertan, Kepa Alesso, Lucia Astigarraga, Josu Angulo eta Leire Orbe aktoreak dira protagonista. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250114_leire_la_boda_de_otros.mp3 Deskargatu hemen.

Asteburu honetan bi gazte konpainia arituko dira Pabellon 6en: La Higuera eta La Brecha. Irene Zarrabeitia da lehenengokoa eta Maialen Marin, berriz, bigarrenekoa. Biak izan ditugu telefonoaren beste aldean haiek eman dizkigute xehetasun gehiago. La Higuerako kideek “El día que dejé de oler a mi” antzezlana aurkeztuko dute; nagusiki, maitasun […]

Memoria oroimenari eta haren galerari buruzko antzezlana ondu du Itziar Manerok. Asteburuan pabeloi 6 aretoan aurkeztuko du. Amona baten memoria erregistratzeko saiakera bat da antzezlana.  Denboraren eta gaixotasunaren aurkako partida bat. Ahaztearen aurkako erlojupeko bat. Zer gertatzen da pertsona baten memoria galtzen denean? Nora doaz haren oroitzapenak? Zerekin geratzen gara […]

Pabellón 6 aretoan ostiralean estrenaldia izango da Komeria Madarikatua antzezlana estrenatuko baitute. Antzezlana Tomas Afan egile sarituaren “Triptico Infernal” testuaren egokitzapena da eta testuaren euskarazko bertsioa Idoia Barrondok egin du. Estreinaldia euskaraz izango da, urtarrilaren 27an . Afanen testua gizartean sortzen diren gatazkei buruzko hausnarketa bat da. Izan ere, lurtarrak […]

Bilboko Arriaga Antzokian Pabellón 6eko Antzerki Laborategiaren eta Gazte Konpainiaren azken ekoizpenaren estreinatuko da , Love & Money , Dirua eta maitasuna, Dennis Kellyren lanaren euskarazko egokitzapena. Idoia Barrondok eraman du euskarara eta  Cécile Marquettek zuzendutako antzerki muntaian. ‘Love & Money ‘, gordintasunez eta aldi berean umorez, kontsumo-gizarteari eta neoliberalismoaren […]

Apirila antzerki arinaren hilabetea da Bilboko Pabellón 6 aretoan. Aurten ere, urteroko hitzorduari eutsita, IX. Antzerki Arinen Jardunaldiak egingo dituzte, apirilaren 1ean, ostiralean, hasi eta apirilaren 24ra arte iraungo dute, eta hamasei antzezlan ikusi ahal izango dira, hamaika gaztelaniaz eta bost euskaraz, denak estreinaldiak. Asteburuetan izango dira saioak, bakoitzean lau […]

Gris antzezlana ikusgai daukagu Pabellon 6 aretoan, asteburuan zehar Pabelloi 6ko gazte konpainiaren eskutik. David Caiñak idatzi eta Ane Pikazak zuzendutako antzezlanak Bilboren eraldaketa erakusten digu. Karaoke batean gertatzen da eta musika oso presente dago, baina ez da musikala, komedia baizik. Guzti honen inguruko zehetasunak gurean izan da Yeray Vazquez […]