Zaldia ugaztun ungulatua da (Equus ferus caballus), egun bizirik diren Equus generoko 10 espezieetako bat. Tamaina handiko hatz bakarreko (zaldi-kaskoak) belarjalea da, eta zurda luzez ornitutako lepo luzea du, Wikipediaren definizioaren arabera. Korrika egiteko egokituta daude, eta horrek harrapariengandik azkar ihes egitea ahalbidetzen die, eta, gainera, orekaren zentzu ona dute, eta borrokarako edo iheserako erantzun sendoa. Zaldia (stallion) arra edo behorra (mare) emea izan daiteke eta gizakiokin 4.200 urtetik gora daramate. Kantu pila bat topatu dugu zaldien inguruan eta, horregatik, asteon eta hurrengo astean entzuteko, 20 bat aukeratu ditugu, askotariko musikariek grabatutakoak.
Deskargatu hemen.
Gaurkoan entzun ditugunak:
- Zaldiak negarrez (Ruper Ordorika, 1990)
- Wild Horses (The Rolling Stones, 1971)
- Four Horsemen (The Clash, 1979)
- A Horse With No Name (America, 1972)
- Tennessee Stud (Johnny Cash, 1994)
- Zaldi zauritua (Berri Txarrak, 2017)
- Chesnut Mare (The Byrds, 1970)
- Two White Horses (John Lee Hooker, 1949)
- Two White Horses (Tír na nÓg,1972)
- Skewbald (Martin Carthy, 1966)
- Pelajes entreverados (Atahualpa Yupanqui, 1966)
Argazkia: Ekainberriko zaldiak (Pottoka) (Wikimedia, CC lizentzia).
