BEHIALAKO EGUN BATEZ: Jose Ariztimuño “Aitzol” hil zuten

Gaurkoa bezalako egun batez, Jose Ariztimuño Olaso, Aitzol, euskal idazle, kazetari eta elizgizon abertzale eta euskaltzalea fusilatu zuten frankistek  Hernaniko hilerrian. Tolosan sortu zen Aitzol,  1896ko martxoaren 18an. 1922an Gasteizen apaiztu zen. 1930an Euskaltzaleak elkarteko zuzendaria izan zen. Urte berean Donostian sortu zen El Día egunkarian berebiziko garrantzia izan zuen Aitzolek komunikabide hori erabat abertzaletasun aldera lerratzen. Gaztelaniaz zein euskaraz idatzi bazuen ere, hizkuntz normalizazioaren aldeko ekimenak bultzatu zituen, euskararen ofizialtasuna eskatuz. Ehunka artikulu idatzi zituen aldizkari eta egunkarietan. 1935. urtean, La democracia en Euzkadi saiakera eman zuen argitara eta gerrak argitaratzea eragotzi zuen beste bi lan prestatu zituen: Ipar Euskal Herriko erakundeei buruzko historia politiko-soziala (hastapena Euzkadi egunkarian agertu zen, zenbait zatitan) eta La poesía popular en el renacimiento de los pueblos izeneko lanaren lehen liburukia.

1936an faxisten altxamendua hasi zenean, Donostian zen eta Beloken errefuxiatu zen. Hala ere, matxinoekin adostasun batera heltzearen alde agertu zen.[3] Donostia eskuindar matxinoen esku geratu zenean, Bilborako bidea hartu zuen, baina 1936ko urriaren 15ean, Pasaia inguruan Galerna itsasontzian zihoala, preso hartu eta Donostiako Ondarretako kartzelan sartu zuten. Han tortura jasan zituen eta handik gutxira Hernanin fusilatu zuten beste 191 lagunekin batera (Iturria: Wikipedia).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zinema Ikusezinaren Nazioarteko jaialdia urriaren 19tik 26ra

ar. Urr 17 , 2023
Ostegunean, urriaren 19an, ekingo dio Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak Bilbon eta urriak 26 bitarte filmak ikusteko aukera izango da. 2009. urtean abiatu zuten jaialdia eta Kultura, Communication eta Desarrollo (KCD) izeneko gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen du. Gorka Lopez jaialdiko antolatzaileetako bat da berarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Bere hitzetan, […]

Honekin lotuak